MIREN ZUBELDIA PLAZAOLA

 

Miren txikitatik izan da kuriotsitatez betetako pertsona aktibo eta kirolaria, gauza berriak probatu eta ikastea asko maite dituena. Era anitzetako kirol ezberdinak praktikatu ditu: eskubaloia, igeriketa, eskalada...  eta betidanik izan du gorputzaren kontzientziarekiko interesa. Yogarekiko lehenengo kontaktua 2012. urtean izan zuen Helsinkin bizi zela. Une hartan Matematikako ikertzaile gisa zebilen lanean, izan ere Matematikan doktorea da eta arlo horretan aritu da azken ia 10 urtetan. Lanbide horri esker munduko hainbat toki ezberdinetan bizitzeko aukera izan du; Berkeley, Madril, Cambridge, Estocolmo eta HELSINKi, non azkenengo 3 urteak pasa dituen. Kultura eta bizitzeko era ezberdinak ezagutzea oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da berarentzat; bere burua hobeto ezagutzen hasteko bidea zabaldu baitio. Yoga eta kirolaz gain, bidaiatzea, mendia, natura, elikadura eta bizi-ohitura osasuntsuak, gauza berriak ikastea, momentua bizitzea eta bizitzako gauza txikietaz gozatzea ere oso gustuko ditu. 

 

Yoga Mirenen bizitzara katsualitatez heldu zen arren, hasieratik maitemindu zen berarekin; garbi izan zuen mundu magiko eta infinitu hura esploratzea nahi zuela. Harrezkero, bere bizitzaren parte garrantzitsu eta handi batean bilakatu da eta bere etengabeko ikasketei esker bere burua eta inguruko guztia hobeto ezagutzen, ulertzen, errespetatzen... laguntzen dio une oro. Bizitza ikusteko ikuspegi berriaren aurrean, azken urteetako bizi erritmoa lasaitu, momentu batez gelditu eta bide berri bati ekitea erabaki zuen.

Perun, Indian, Madrilen eta Iruñan egin ditu Yoga-ko irakasle izateko formakuntza ezberdinak; Vinyasa Yoga, Yoga terapeutikoa, estilo anitzetako formakuntza, eta haurdunaldi zein erditu osteko yoga (jaio berriekin) eta yoga umeentzat. Bere asmoa, formakuntza hau zabaltzen jarraitu eta nahi duen ororekin konpartitzea da; hori baita azken finean zoriontsu egiten diona. Pertsonaren ongizate eta oreka bilatzen laguntzeko balio duten aktibitate edota metodo oro iruditzen zaio Mireni garrantzitsu eta interesgarria. Hori dela eta, K-stretch metodo berria ezagutu bezain pronto, metodo zoragarri hau ikasi eta haren inguruko formakuntza egitera joan zen Irunera. Beraz, yoga eta K-stretch metodoa konpartituko ditu Mirenek Hazi Ongizate zentroan, disziplina hauetan hasi edo sakontzea nahi duten guztiekin.

Miren ha sido una persona muy activa y curiosa desde pequeña, siempre con ganas de experimentar y aprender cosas nuevas. Ha practicado y sigue practicando muchos deportes, como el balonmano, la natación, la escalada... la conciencia corporal siempre ha sido un tema muy interesante para ella.  El primer contacto con el Yoga tuvo en 2012 cuando vivía en Helsinki. En ese momento Miren trabajaba como investigadora de Matemáticas; de hecho, es doctora en Matemáticas y ha trabajando en ese ámbito en los últimos casi 10 años. Gracias a dicha profesión, ha tenido la oportunidad de vivir en distintas partes del Mundo como en Berkeley, Madrid, Cambridge, Estocolmo y HELSINKI, donde ha pasado los últimos 3 años. Conocer distintas culturas y maneras de vivir ha sido una experiencia muy bonita y enriquecedora y le ha abierto el camino para empezar a conocerse mejor. Aparte del deporte y Yoga, le encanta viajar, la naturaleza, la alimentación y estilo de vida saludables, aprender cosas nuevas, vivir el momento y disfrutar de las pequeñas cosas de la vida.

Aunque el yoga llegó a su vida por casualidad, se enamoró de él desde el primer momento y tuvo claro que quería explorar este mundo mágico e infinito. Desde entonces, el yoga se ha convertido en una parte muy importante de su vida y sus continuas enseñanzas le ayudan a conocerse, comprenderse, respetarse... mucho mejor no sólo a sí misma sino también a todo lo que le rodea.  En el nuevo enfoque de la vida que le ha dado el yoga, decidíó moderar el ritmo de vida que llevaba en los últimos años; parar un momento y empezar un nuevo camino.

Ha hecho varias formaciones para ser profesora de Yoga en Peru, India, Madrid y Pamplona: Vinyasa yoga, yoga terapeutico, formación multi-estilo, yoga prenatal y postnatal (con bebés), yoga para niñ@s. Su intención es seguir ampliando su formación y compartirla con tod@s aquell@s que quieran o estén interesad@s; al fin y al cabo, es esto lo que le hace feliz. Además, Miren tiene mucho interés por todo tipo de actividad o método que ayuda a encontrar el bienestar y equilibrio de la persona. Debido a ello, en cuanto conoció el método K-stretch, decidió profundizar en su aprendizaje y hacer la formacíón de este maravilloso método en Irun. Así, Miren compartirá sus conocimientos del yoga y k-stretch en el centro de bienestar HAZI, para tod@s aquell@s que quieran introducirse o profundizar en estas disciplinas.

​© 2016 HAZI ongizate zentroa